XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lan orrekin aulki berexia irabazi zuen
Paulin egun artan, euskeraren zaindari ta aldezlari gartsua bezala agertzen zitzaigun: Euskeraren
Zerabilkin gaia auxe zen,
Euskera goraipatu nai zigun.
Ara asmo mardulenak: Euskera jatorra ta ederra da.
Ezagutzen dugun izkuntzetatik zarrena dela ondo azpimarratzen du.
Euskeraren berexitasuna ontzaz ematen du.
Euskeraren jatortasunik aundiena bere aditza dela erakusten digu.
Euskal erri-elertia oso gora jasotzen du, baita gure idazle ezagunenak.
Paulin Solozabal'ek, bere lana ulertzeko giltza, itzaldi onetan ematen digu.
Euskeraren edertasuna, danez gain, al den obekiena nai luke abestu.
Orixe bera da egiten duna, bere lan guztian, asieratik bukaera arte.
Orixe bera da gure erri xearen oitura.
Erriarekin bat egiten du ta orrek ematen dio atsegiña.
Erritik sortua, erriaren atsa darabilki.
Amabi liburu oietan itz asko daude euskeraz ta galdera bat datorkigu burura: Lan orren garra zertan datza?
Galdera bera egin genion idazle berberari.
Paulino kezkaturik zegoen asmo orrekin.
Gizon apala da ta
Paulino'k galdetu zion:
Eta jarraitu zuen:
Gertakizun au maiz aipatzen du Paulin'ek.
Nere ustez, Paulin'en lana aztertzeko beste bide bat artu bear da.
Elerti aldetik, jakintsu-mailan ezin dezakegu jarri.
Ez da larrain ortan sartzen.
Paulin'en lanari, oso osorik, erri-elertiaren maila egokitzen zaio, eta neurri ortan zer ikusi aundia dauka; erri-alorrean jaiotzen da ta inguru ortan gelditzen zaigu.
Erriaren aurrean gure izkuntzaren edertasuna aitortzen du, irule batek subazterrean oialak eskuz eiotzen ditun bezala; garbi, lirain, sendo.
Maila orretan bertan sartzen da Paulin'en lana.
Erriko oiua erritik jasotzen du zuzen zuzenean eta erriari itzultzen dio berriz.
Lan ori atsegin zaiola gure idazleari ikusten da, garbi asko.
Gainera, itzak neurtzeko errextasuna dauka.
Esaldiak eiotzen yayoa da.
Lan ori egiten atsegin zaio.
Bidaltzen duen mezua erriak ulertzen du berealaxe
Orrelako gizonak sortu dute gure erri-literatura aberatsa.
Maila onetan dabillela Paulin Solozabal'aren lana, ikusten da.
Neurri ortan langille emankorra dugu, benetan yoria.
Nor dugu idazlea?Ikasketak, Durango, Kastillo-Elejabeitia eta Gazteiz'ko apaiztegian egin zituen.
Bergara'n apaiztu zuten 1939'garren urtean.
Apaiztu ondotik, Lauzurika'k abade berriei iru motako zinketa eginarazi zien: bat, Euzkadi'k ez dula egitan iraungo; bi, Españi izango dela aberri bakarra; iru, España'ren alde itz egitea.